Euskal presoak

Juan Pablo Ussiaren senideek istripua izan dute bisitara zihoazela

Etxeratek jakinarazi duenez, Juan Pablo Ussia euskal presoaren koinatuak, ilobak eta bi lagunek istripu "larria" izan dute Mansillako (Leon, Espainia) kartzelara bidean. Bunielen (Burgos, Espainia) autoa errepidetik atera zaiela jakinarazi du Etxeratek, eta lauretako inor zauritu ez bada ere, autoak "kalte material handiak jasan" dituela diote. Salatu dutenez, aurten, dagoeneko 107 lagunek izan dituzte "sakabanaketak eragindako istripuak". Amnistiaren Aldeko Mugimenduak gaur abiatu dien sinadura kanpainan parte hartzeko deia egin du Etxeratek.

2004ko azaroaren 13a
14:32
Entzun
Leongo (Espainia) Mansillako kartzelara Juan Pablo Ussia bisitatzera zihoazen lau lagunek istripua izan dute, gaurgoizeko 07:00ak aldera, Etxeratek jakinarazi duenez. Bunielen (Burgos) autoa errepidetik atera zaie, baina ez da inor zauritu. Nolanahi ere, autoak "kalte handiak" jasan dituela jakinarazi du Etxeratek.

Ussiari abisurik ezin izan diotela eman ere salatu du Etxeratek: "Istripua izan ostean, Juan Pablo Ussiaren senideek Mansillako kartzelara deitu dute, Juan Pablo Ussia jakinaren gainean jar zezaten. Mansillako funtzionarioek ordea, ez dute halakorik egin. Bisitara inor agertu ez denean kezkatuta, etxera deitu du Ussiak eta, orduan jakin du gertaturikoaren berri".

"Hau, sakabanaketa politikak aurtengoan eragin duen 38. istripu larria" dela gogorarazi du Etxeratek. "Aipatu istripuen ondorioak 107 lagunek jasan dituzte aurtengoan eta, Madrilgo gobernuak politika hiltzaile hau abian jarri zuenetik 15 dira sakabanaketa politikak eragindako istripuen ondorioz hil diren senide eta lagunak".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.