Politika

Juan Priede PSE-EEko zinegotzi ohia gogoan izan dute Orion, ETAk hil eta 13 urtera

Iñaki Arriola: "Zorionez, beste egoera bat bizi dugu egun, eta askatasuneranzko bidea zabaltzen ari da"

2015eko martxoaren 22a
17:12
Entzun

2002ko martxoaren 21ean ETAk hil zuen Juan Priede PSE-EEko zinegotzi ohia omendu dute gaur eguerdian Orion. Hilerrian egindako lore eskaintzan izan dira Priederen hiru seme alabak eta lagunak. Baita PSE-EEko ordezkari ugari ere. Besteak beste, Jesus Egiguren PSE-EEko burua eta Iñaki Arriola alderdiaren Gipuzkoako burua.

Arriolaren esanetan, Priederen gisako "demokraten" jardunak "ahalbidetu du bakea Euskadin": "Iraun egin dugu, eta gure ideiak defendatu ditugu Euskadiko herri eta hirietan".

Atzo, berriz, Froilan Elexpe PSE-EEko zinegotzi ohia omendu zuten Lasarte-Orian (Gipuzkoa), ETAk hil eta 14 urtera. Ekitaldian izan ziren Elexperen senideak eta lagunak, eta hainbat biktima: ETAk 2008an Arrasaten hil zuen Isaias Carrasco zinegotzi izandakoaren bikotekide Marian Romero eta alaba Sandra, talde armatu berak 2000. urtean hil zuen Joxe Mari Korta enpresariaren seme Ibai, eta Gorka Landaburu ETAren atentatu batean zauritutako kazetaria, eta haiekin batera, 1975an Espainiako Estatuak fusilatutako Jon Paredes Manot Txiki ETAko kidearen anaia Mikel.

Instituzioetako ordezkarien artean, berriz, Aintzane Ezenarro Eusko Jaurlaritzako Biktimen Zuzendaritzarako aholkularia, Julia Hernandez arartekoaren ondokoa

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.