Juankar Iriarte euskal preso donostiarra aske utzi zuten ostiralean, baina kontrol neurri zorrotzak ezarri dizkio epaileak.
Iriarte ezingo da Hendaiatik atera, instrukzioarekin loturiko arrazoiengatik ez bada. Hilabetean bi aldiz joan beharko du sinatzera. Debekatua du tabernetara edo edariak saltzen dituzten lekuetara joatea, eta galarazita dauka hainbat pertsonarekin egotea.
Bien bitartean, Espainiako Auzitegi Nazionalak Unai Hernandezen kontrako hamabost urteko kartzela zigor eskaera zortzi urtera murriztu du, Auzitegi Gorenak 2009ko maiatzean egindako sententzia bati «egokitzeko». Hernandezi Ekineko kide izatea leporatzen diote.
Juankar Iriarte libre utzi dute, baina kontrol neurri zorrotzak ezarri dizkiote
Besteak beste, ezingo da Hendaiatik atera, hilean bi aldiz joan beharko du sinatzera eta debekatua du tabernetan sartzea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu