Junts pel Siren talde parlamentarioko presidente Lluis Corominasek jakitera eman duenez, litekeena da osoko bilkura aste honetan izatea. Ez du baztertu asteburuan egiteko aukera, eta datorren astearen hasieran izatea ere posiblea dela adierazi du.
Corominasek ez du argitu osoko bilkuran Junts pel Sik independentziaren aldarrikapena proposatuko duen ala ez, baina Erreferendum legeare edukiari jarraituko diotela adierazi du. Legeak aurreikusten du erreferendumaren emaitzak aditzera eman eta 48 ordura Kataluniaren independentzia aldarrikatzeko osoko bilkura eingo dela. Erreferendumaren behin betiko emaitzak ez dira ofizialki jakitera eman oraindik eta, beraz, osoko bilkura deitzeko garaiz dabiltza taldeak oraindik.
Corominasek berretsi du erreferendumaren emaitza loteslea dela.