EAEko Auzitegi Nagusiak Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren aurka auzibidea abiatu duela eta, Espainiako Auzitegi Konstituzionalean babes helegitea aurkeztuko dutela iragarri zuen atzo Jaurlaritzak, "lehendakariaren oinarrizko eskubideak" urratu direlakoan.
Babes helegite horren inguruko zenbait xehetasun eman ditu gaur Miren Azkarate Jaurlaritzako bozeramaileak. Babes helegitearen oinarria arazo beraren inguruan hainbat auzitegik emandako epaiak izango direla agertu du: hau da, asmo politikoekin Batasunarekin biltzea ez dela delitua dioen jurisprudentzia. Areago, ETArekin batzarrak egitea ez dela delitua ebatzi izan dutela auzitegiek azpimarratu du.
EAEko Auzitegi Nagusiaren ekimena "gehiegizkoa eta oinarririk gabea" dela iritzi dio.
POLITIKA
Jurisprudentzian oinarrituko du Jaurlaritzak Ibarretxe babesteko helegitea
Hainbat ebazpen judizialen arabera Batasuneko ordezkariekin bilerak egitea ez dela delitua argudiatuko du Espainiako Auzitegi Konstituzionalean aurkeztuko duen babes helegitean. Indar poliltiko horretako kideekin batzarra egiteagatik Ibarretxe lehendakaria inputatzea "gehiegizkoa eta oinarrik gabea" dela iritzi dio Miren Azkarate Jaurlaritzako bozeramaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu