Tenisa

Justine Henin "berehala" erretiratuko da tenisetik

25 urte ditu eta zazpi Gran Slam irabazi izan ditu. Gaur jakinarazi du albistea.

2008ko maiatzaren 14a
17:29
Entzun
Munduko lehen zerrendaburuak, Justine Henin-ek, utzi egingo du tenisa. "Berehala". Hala iragarri du gaur berak. "Asko hausnartu dut", adierazi du Limelette-n (Belgika), Carlos Rodriguez entrenatzailea ondoan zuela.

25 urte ditu Henin belgikarrak, eta zazpi Grand Slam ditu irabaziak: lau aldiz Roland Garros, Ameriketako Estatu Batuetako Irekia bitan eta Australiakoa behin. 2004an, Atenasko Olinpiar Jokoetan urrezko domina eskuratu zuen. Denera, bakarka, 41 titulu lortu ditu.

Emakumezkoen WTA munduko sailkapenean segidan ehun aste baino gehiago daramatza aurreneko tokian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.