Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan batzarrak egin dituzte, eta CCOO sindikatuak esan duenez, grebarekin jarraitzea erabaki dute haietako guztietan, "aho batez". Hala ere, ez dute bozketarik egin.
Erreferendumik ez egitea bere defentsan erabili du Justizia Sailburuak. Haien iritzian, "ezin da onartu" langileei "bozkatzeko aukera kendu izana". Gainera, berretsi egin dute proposamen hori "azken proposamena" dela, eta ohartarazi dute, eskaintzari ez diotela "mugarik gabe" eutsiko.
Urriaren 24tik ari dira greban Justizia Administrazioko langileak, CCOO, CSIF, ELA, LAB eta UGT sindikatuek egidako deialdiari jarraituz. Eusko Jaurlaritzako gainerako funtzionarioen mailako lan baldintzak eskatzen dituzte.
Justizia Administrazioaren greba
Justizia administrazioko langileek ez dute onartu Jaurlaritzaren proposamena
Justizia Administrazioko langileek grebarekin jarraitzea erabaki dute. Soldatak % 6,5 igotzea eskaini zien Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak greba uztearen truke, baina langileek ez dute onartu eskaintza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu