lan gatazka

Justizia Administrazioko sindikatuek aztertu egingo dute Jaurlaritzak egindako proposamen berria

Eusko Jaurlaritzak proposamen berria egin die Justizia Administrazioko langileei: soldatak %6,5 igotzea. Sindikatuek eskaintza aztertuko dutela jakinarazi dute, eta langileek erreferendumean erabakiko dutela onartu edo ez. Urriaren 24ean hasi ziren langileak astean hirutan greba egiten, Jaurlaritzako gainerako funtzionarioen pareko soldatak eskatuz.

2006ko azaroaren 17a
15:53
Entzun
Bi orduz egon dira bilduta Justia Administrazioko langileen sindikatuetako ordezkariak eta Jaurlaritzako Justizia saileko ordezkariak -tartean Joseba Azkarraga-. Bilera ostean Justizia sailburuorde Jon Sagastik komunikabideei azaldu die proposamenean sindikatuen eskari gehienei erantzuten zaiela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.