'cabacas auzia'

Justizia eskatu dute sindikatuek, Cabacas hil zeneko bigarren urteurrenean

Cabacasen heriotza eta gertaerak argitu ez izana salatzeko, giza katea egin dute PSEren egoitza aurretik Sabin Etxeraino LAB, ESK, EILAS, CGT eta CNT sindikatuetako kideek. 

Sindikatuek osatutako giza kateko irudi bat. M. RAMIREZ, ARP
Aitziber Laskibar Lizarribar.
2014ko apirilaren 9a
07:48
Entzun

Inork nahi ez zuen albistea baieztatu zen 2012ko apirilaren 9an: Iñigo Cabacas hil zen, Ertzaintzak lau egun lehenago botatako pilotakada baten ondorioz. Athletic eta Shalke 04 taldeen arteko futbol partidaren ostean, Bilboko Maria Diaz de Haro kalean izandako istiluetan jo zioten tiroa, eta horrek eragin zion heriotza, autopsiak baieztatu zuenez.

Senide eta lagunek ez dute ahaztu egun hartakoa, eta horren seinale, maiz atera dira kalera, manifestazio edo elkarretaratzeetan. Gaztearen herrian (Basauri, Bizkaia) haren izena daraman plaza inauguratu zuten martxoan. Gaur, LAB, ESK, EILAS, CGT eta CNT sindikatuek ekarri dute gogora, giza kate baten bidez. Horien ustez, PSE eta EAJ dira Cabacas hil izanaren eta gertaerak ikertu ez izanaren erantzule politikoak, eta horregatik egin dute protesta PSEren egoitzatik EAJrenera.

Giza katearen bidez, justizia eskatu dute, eta gaztearen heriotzaren "arduradun zuzenak zein politikoak" argitzeko.

Bideoa: Larunbatean Cabacasen omenez egindako murala (Basauriko Ernai).

[youtube]http://youtu.be/b7xbex2s80k[/youtube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.