Justizia Ministerioak fiskaltza babestu du

Barredak eskatu du PPren barruko eztabaida amaitzeko eta gobernuaren ekintzak zalantzan ez jartzeko

Oihana Elduaien Uranga.
2012ko irailaren 6a
00:00
Entzun
Josu Uribetxebarriaren auziak PPren barruko barne gatazkak azaleratzeko balio izan du. Espainiako Barne Ministerioak presoari hirugarren gradua aplikatu izana ez zaio gustatu PPren sektore gogorrenari —hirugarren graduan egotea ezinbestekoa da gaixo dauden presoak baldintzapean aske uzteko—. Astelehenean gaiari buruz batzar gatazkatsu bat eduki ostean etorri da Uribetxebarria libre uzteko erabakiaren kontrako fiskaltzaren helegitea, eta Justizia Ministerioak bat egin du harekin, Alberto Ruiz-Gallardon ministroaren hitzetan. Gallardonek ez du baloratu 92. artikulua ondo aplikatu den edo ez; azpimarratu du fiskalak ez zuela azken diligentzietan parte hartu, eta «oso garrantzitsuak» zirenez, ministerio publikoaren parte hartzea ezinbestekoa zela. Atzo, Esperanza Agirre Madrilgo presidenteak ere esan zuen berak ez lukeela «inoiz» baldintzapean aske utziko Uribetxebarria, eta nabarmendu zuen gertatutakoa ez dela izan PPren boto-emaileen gustukoa.

Eztaiba hori isiltzeko asmoak ere agertu dira PPren barruan. Antonio Basagoiti EAEko PPren buruak egin zuen astelehenean «batasunerako deia». Atzo, Kongresuko Diputatuko bozeramaile Leopoldo Barredak egin zuen eskaria. «Barne eztabaidak» amaitu eta gobernuaren jarrera zalantzan jartzeari uzteko deia egin zien alderdikideei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.