Justiziako greba

Justizia Sailak bilerara deitu ditu sindikatuak

Ohar baten bidez, ostegunerako egin du bilera deialdia Joseba Azkarragak zuzentzen duen Justizia Sailak. Bilera horretan aurkeztuko diete sindikatuei joan den urriaren 19an ezagutarazi behar zieten proposamena. Greba deialdia egin zuten sindikatuetako Arabako bozeramailearen hitzetan "urrats garrantzitsua" da Justizia Saila "hitz egiten hasteko prest" agertzea.

2006ko urriaren 31
18:03
Entzun
Laura Nanclares da Araban greba deialdia egin zuten sindikatuen bozeramailea. "Urrats garrantzitsutzat" jo du Joseba Azkarraga Justizia sailburuaren departamentua "hitz egiteko prest" agertzea. Hala ere, ohartarazi du, oraingoz bere horretan mantentzen dutela greba deialdi mugagabea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.