Justizia Nicolas Sarkozy lehen ministro ohiari "jazarri" zaiola gaitzetsi dute haren alderdikideek. "Politikara itzultzeko aukeraz hitz egiten duen aldiro, harrigarriki, hasi eta gutxira bertan behera geratzen den auziren batekin jazartzen zaizkio. Nekagarria izaten hasia da haren jarraitzaileentzat eta baita frantsesentzat ere", salatu du Valerie Debordek, UMPko ordezkariak.
Presidente ohia behin-behineko atxiloaldian dago, ustelkeria auzi baten inguruan deklaratzen. Lehen aldia da Frantzian estatuburu izandako buruzagi bati halako neurri bat ezartzen zaiola.
Erabakiak haserrea eragin du haren alderdikideen artean, eta nabarmendu dute inor behin-behinean atxilo edukitzeak ez duela esan nahi errudun denik. Hala adierazi du Thierry Solere diputatuak: "Kezkatu behar gintuzkeen gai bakarra da inork urtebetez Sarkozyren telefono deiak entzun izana".