KALE ERASOAK. Bost gazteri 22na urteko zigorra jarri die Auzitegi Nazionalak

Erredakzioa
2005eko abenduaren 13a
00:00
Entzun
Zigor Blanco, Egoitz Coto, Jon Sebasten Gurtubai, Bittor Franco eta Ander Arrillaga gazteei 22na urteko zigorra ezarri die Espainiako Auzitegi Nazionalak, 2001eko abuztuaren 5ean molotov koktelekin Ertzaintzaren aurka eraso egin eta bi ertzain zauritzea leporatuta. Aldi berean Aitor Urtasun absolbitu du. Zigortutako bakoitzari hamar urteko bina zigor ezarri dizkiete, bi hilketa saio egotzita; beste bi urteak kalteak eragiteagatik ezarri dizkiete.

Fiskalak 31 urteko zigorra galdegin zuen epaiketaren hasieran, baina epaiketa amaitzerako zigor eskaera handitzea erabaki zuen, eta bakoitzarentzat 53 urteko espetxeratzea eskatu zuen. Defentsak, ordea, sei gazteen absoluzioa eskatu zuen. Arantza Zulueta abokatuaren esanetan, ez dago inolako frogarik bost gazteek egozten zaien ekintzan parte hartu zutela baieztatzeko, eta haien kontra erabilitako froga bakarra gazteen polizia etxean egindako deklarazioak dira. Baina horiek sinesgarritasunik ez dutela aipatu zuen Zuluetak, «torturapean egindako deklarazioak direlako».



Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.