Kale erasoak

Kale erasoak egin dituzte Burlatan eta Andoainen bart

Banketxe baten eta Correosen kontra egin dute eta kalteak arinak izan dira.

2007ko apirilaren 2a
14:31
Entzun
Burlatan (Nafarroa) Banco Santander Central Hispanoren kontrako erasoa egin dute bart ezezagun batzuek, bi molotov koktel-ekin, Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzak jakinarazi duenez. Kale Nagusian izan dira erasoa, eta atean eta kanpoko kutxazainean "kalte arinak" sortu ditu.

Andoainen (Gipuzkoa) Correosen bulegoaren kontra egin dute, hor ere molotov koktel-ekin, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak esan duenez. Eraikinaren kanpoaldea pixka bat belztu da erasoaren ondorioz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.