Kale erasoak

Kale erasoak egin dituzte Zornotzan eta Zangozan

Zornotzan Telefonikako egoitzari egin diote eraso eta Zangozan kutxazain automatiko bati

2007ko urtarrilaren 27a
17:24
Entzun
Bi kale eraso izan dira bart Euskal Herrian: bat Zornotzan (Bizkaia) eta bestea Zangozan (Nafarroa).

Zornotzan molotv koktel bat bota dute Telefonikako egoitzaren kontra. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez, ezezagunek aurretik egoitzako ate aurrean su hartzeko likidoz bidoi bat jarri dute. Erasoa goizeko hirurak hamar gutxian izan da eta sute txikia sortu da.

Zangozan, berriz, gaueko hamabiak pasatxoan kutxazain automatiko batean suziri batek eztanda egin du. Zulo bat egin du leherketak eta kutxazaina zerbitzurik gabe utzi du horrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.