Hainbat kale eraso izan dira bart, Donostian, Gasteizen eta Zornotzan. Gertakari larrienak Zornotzakoak izan dira, bake epaitegiari eta zazpi bankuren bulegoei eraso baitiete.
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak emandako azalpenen arabera, gaueko hamaikak aldera hasi dira istiluak Zornotzan: zenbait lagunek zabor edukiontziak irauli ditute lehendabizi zenbait kaletan, eta, ondoren, bake epaitegiari eta bankuetako kutxa automatikoei eraso diete molotov koktlekin. Zehazki, BBKren bi kutxari, eta BBVA, Banco Pastor, Banco Santander, Banco Popular eta Banco Guipuzcoanoko bulegoetakoei. Hala ere, kalte txikiak eragin dituzte agertu du Herrizaingo Sailak.
Donostian, berriz, 23:30 aldera molotov koktelak jaurti dituzte Hernani kaleko batzokiaren aurka. Han ere, eragin dituzten kalteak txikiak izan dira.
Gasteizen, azkenik, Udaleko auto bati su eman diote Iturritxu kalean. Udaltzaingoak uste du hori ere kale eraso bat izan dela.
Erasoak
Kale erasoak izan dira bart Donostian eta Zornotzan
Gasteizen su eman diote Udalaren auto bati, eta hori ere kale eraso bat izan dela uste du Udaltzaingoak. Donostian batzokiari eraso diote; Zornotzan (Bizkaia), berriz, bake epaitegiari eta bankuen zazpi bulegori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu