Espainiako Gorteetarako hauteskundeak
«Kaleak hartzera» dei egin du M-15ek, gogoeta egiteko
Gaurtik aurrera «kaleak hartu» eta egoera politikoaren eta ekonomikoaren inguruan hausnarketa egitera deitu du Bizkaiko M-15 mugimenduak. Lehen ekimena gaur egingo dute, Bizkaiko Hauteskunde Batzordearen egoitzaren aurrean. Era berean, eta larunbatera arte, batzorde informatiboak egingo dituzte Bilboko zenbait tokitan. Komunikabideei igorritako ohar batean, mugimenduko kideek herritarrei eskatu diete egoera politiko eta ekonomikoaren aurrean euren «haserrea» adierazteko. «Instituzionalizatutako ustelkeria, gezur eta zinismoaren aurka, benetako demokrazia bat eraikitzeko deia zabaldu nahi dugu», dio M-15 mugimenduaren prentsa oharrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu