gizartea

"Kalean beste inor ez hiltzeko" baliabideak jartzeko deia egin du BesteBi elkarteak

BesteBi elkarteak azken agurra eman dio astelehenean Bilboko kutxa automatiko batean hilik agertu zen Enzo 50 urteko gizonezkoari. 

Gaur BilboBik egin duen elkarretaratzea. LUIS JAUREGIALTZO, ARGAZKI PRESS
2015eko urtarrilaren 29a
12:30
Entzun

Enzo izena zuela, 50 urte inguru zituela eta italiarra zela. Hori baino askoz ere gehiago ez dakite astelehean Bilboko kutxa automatiko batean hilik agertu zen etxerik gabeko pertsonari buruz. BesteBi elkarteak eman ditu datu horiek, gaur goizean Enzori egin dioten azken agurrean.

Enzo bazterkeria egoera larrian bizi zela diote. Kaleko hezitzaile taldearekin harremanetan egon zen arren eta horiei etxe batean zegoela adierazi zien arren, azkenaldian kalean bizi zela uste du elkarteak. "Etxerik gabeko pertsonen bizi-itxaropena biztanleriaren batez bestekoa baino 25 urte txikiagoa da", azpimarratu du BesteBik.

Hori horrela, premia gehien dutenek behar dituzten baliabideak izateko, pertsona eta erakunde guztiek batera lan egiteko deia egiten dute, "beste inor kalean hil ez dadin". Eta gizarte osoari dei egiten diote, etxerik gabe bizi diren pertsona horiek guztiak "ikusteko gai" izateko.

BesteBi elkarteak etxerik gabeko pertsonen alde lan egiten duten hogei elkarte inguru batzen ditu. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.