Euskal Presoak

Kalean da Sergio Lezkano euskal presoa

Preso donostiarrak bederatzi urte egin ditu espetxean.

Aske geratu da Sergio Lezkano presoa. ARGAZKI PRESS
2016ko martxoaren 29a
07:37
Entzun

Sergio Lezkano Errenterian atxilotu zuten, 2007an, beste hainbat lagunekin batera, ETAko kide izatea egotzita. Bederatzi urte egin ditu preso donostiarrak, eta gaur goizean geratu da aske. Senide eta lagunak zain zituen Castelloko espetxearen atarian.

Unai Lamariano eta Joseba Garcia Pabonekin batera atzeman zuten Lezkano Guardia Zibilak egindako operazioan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.