Zunbeltz Larrea euskal preso ondarroarra aske gelditu da gaur goizean. Castello I espetxetik irten da (Herrialde Katalanetan), espetxean hamabost urte pasatu ostean. Senide eta lagunak zain zituen kartzela atarian.
[youtube]https://youtu.be/zJKpaZHder0[/youtube]
Arratsaldean harrera egin diote Durangon, eta PPko ordezkari batzuk parean jarri zaizkie, Durangon ETAk hildako zenbait pertsonaren argazkiekin.
Amaya Fernandez EAEko PPko idazkari nagusiak hedabideen aurrean adierazi du euskal presoei horrelako harrerak egitearen aurka mugimendu sozial bat sortzea gustatuko litzaiekela.
Zunbeltz Larrea iristeko zain zeudenek, bitartean, euskal presoak gerturatzearen aldeko oihuekin eta txaloka hartu dute presoa.
Handik Ondarroara joan da, eta han ere harrera egin diote senideek eta lagunek.