Etxerik gabeak

Kalean hildako azken etxegabekoa omendu dute Bilbon

Martxoaren 20an zendu zen, kutxa automatiko batean gordeta zegoela, Beste Bi etxerik gabekoen aldeko Bilboko plataformak salatu duenez.

Bilbon hildako etxegabearen omenez egin duten elkarretaratzea. ARGAZKI PRESS
gotzon hermosilla
2015eko martxoaren 26a
08:06
Entzun

Beste Bi plataformak omenaldia egin dio Bilbon kalean hildako azken etxegabekoari, bigarrena 2015ean. Kalean bizi direnen egoera salatu du plataformak, eta gizarteari dei egin dio “etxerik gabe bizi diren pertsona horiek guztiak ikusteko gai” izan dadin.

26 urteko gazte poloniarra zen hildakoa. 2011tik zegoen Bilbon, tarteka bazen ere, bizimodua ateratzeko asmotan sarri joaten zelako beste leku batzuetara. Duela gutxi, esaterako, Frantzian egon zen, mahatsak biltzen eta eraikuntzan lanean. Bilbora itzuli ondoren, behin baino gehiagotan adierazi zien gizarte zerbitzuetako langileei seguru asko laster bueltatuko zela Frantziara, Bilbon ez baitzuen aurrera egiteko modurik topatzen.

Elkarretaratzean minutu bateko isilaldia egin dute. Ondoren, plataformako kideek agiria irakurri dute, eta kalean bizi den lagun batek hitzaldi labur bat egin du gazte poloniarra gogoan. Han bildutakoen txaloekin amaitu da ekitaldia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.