Espainiako Auzitegi Nazionalak absoluzioa eman zien, baina Dignidad y Justicia elkarteak helegitea jarri zuen auzipetuetako lauren ebazpenaren aurka, iritzita presoen aldeko oihu eta bertsoek "terrorismoa goratu" zutela.
Auzipetuetako batek "jo ta ke, irabazi arte" oihukatu zuela-eta, Auzitegi Nazionalaren irizpidearekin bat egin du Gorenak; ez du uste hori esatea indarkeria babestu edo ontzat ematea denik.