Bi oholtza prestatu dituzte Landakon, eta 11:30etik aurrera, askotariko taldeak igaro dira taula gainetik: Gatibu, Arkada social, Iheskide, Betagarri, Governors, Gozategi, Kop, Hesian, Kaotiko, Vendetta... Horrez gainera, aparteko karpa batean DJ Bull eta Bad Sound Systemen musika izan dute entzungai.
Herrira-k jaialdia antolatzen duen bigarren aldia da. Iaz Betagarri, Des-Kontrol, Vomito, Habeas Corpu eta Ze Esatek! izan ziren, besteak beste.