Kalerarock ospatuko dute hilaren 25ean Durangon
DURANGO. Herrira mugimendu sortu berriaren helburuekin bat eginez, Kalerarock jaialdia antolatu dute. Otsailaren 25ean ospatuko dute Durangon (Bizkaia). 13:00etan, Herrira mugimenduaren aurkezpena egingo dute Bizkairako, Landako gunean; txosnak eta jantokiak irekiko dituzte ondoren. 17:00etan kontzertua hasiko da: Betagarri, Des-Kontrol, Vomito, Habeas Corpus, Ze Esatek!, Bizardunak, Obrint Pas eta Trikizio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu