Kaleratzeei uko egiten dieten ertzainak babestuko dituzte

2012ko azaroaren 13a
00:00
Entzun
Erne sindikatuak adierazi du babestu egingo dituela etxe kaleratzeak egiteari uko egiten dioten ertzainak. «Arazoren bat badute, gure gain hartuko dugu haien defentsa», adierazi du Roberto Seijo bozeramaileak. ESAN sindikatuak ere aztertu egingo du aukera hori. Bestalde, ELA Ertzaintzako kide Jesus Mari Larramendik «sentiberatasun handiagoz» aritzeko eskatu die afiliatuak diren ertzainei. Sipe sindikatuak «pasibitate handiagoz» aritzea galdegin die.

Ernek egindako iragarpen bera egin du Espainiako Poliziako SUP sindikatuak. Baina Espainiako Barne ministro Jorge Fernandez Diezek esan du Poliziak «legea bete eta betearazi» egingo duela etxe kaleratzeetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.