Irudia. Donostia
KALERATZEEI UKO, KALEAN
Kepasakonlakasa Gipuzkoako bizileku duinaren aldeko asanbladak deituta, elkarretaratzea egin zuten atzo Donostiako Kutxaren egoitza nagusiaren aurrean. Kutxak Montcada i Reixacen (Katalunia, Herrialde Katalanak) bizi den familia bat kaleratuko duela salatu zuten bertaratu zirenek. Gipuzkoar guztiena dela dioen eta haren gizarte ekintza ardatz hartzen duen kutxak halako «gehiegikeriak» egitea kontraesantza jo dute Kepasakonlakasako kideek, eta familiarekin ez negoziatu izana salatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu