Gizartea

Kaleratzerik Ez plataformako hiru kide epaitu dituzte

Indarkeria eta mehatxuengatik falta leporatu diete, Gasteizko Alokabideren egoitzan sinadura batzuk entregatzera joan zirenean gertatutakoagatik.

Kaleratzerik Ez plataformaren elkarretaratzea, gaur, Gasteizen. JUANAN RUIZ, ARGAZKI PRESS
Jon Rejado.
2014ko irailaren 1a
07:59
Entzun

Herri mugimenduak "beldurtzeko" neurritzat hartu du Kaleratzerik Ez plataformak bertako hiru kideren aurkako epaiketa. Alokabideko aholkulari juridikoaren aurkako indarkeriagatik falta leporatu diete.

Ekainaren 12an, Kaleratzerik Ez plataformak "ehunka" sinadura aurkeztu nahi izan zituen Alokabideren Gasteizko egoitzan. Zenbait arazoren ostean, plataformako hiru kideri baimena eman zieten sartzeko. Bertan zegoen zinpeko zaindariaren arabera, sinadurak emateko tramiteak betetzen ari zirela, hiru horietako batek "oraingoan lasaia izan da, baina hurrengoan ikusiko dugu" esan zion bertan zegoen pertsonari. Kalera atera zirenean, Ertzaintza bertaratu zen, eta hiru pertsonak identifikatu zituen.

Hiru pertsona horien kontrako epaiketa herri mugimenduen aurkako "erasoa" dela salatu du Kaleratzerik Ez plataformak, eta nabarmendu du agerian uzten duela PP eta EAJren "politika zapaltzailea". Halaber, Covadonga Solaguren Etxebizitza sailburuordeari "inoiz gertatu ez diren mehatxuak" salatu beharrean elkarrizketaren aldeko apustua egin dezala galdegin dio.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.