Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Ahal Dugu-ko zuzendaritza hautatzeko prozesuan, izena emateko eta bozkatzeko aukera zabalik mantendu zen bozketa egunetan ere. 775 lagunek eman zuten izena egun horietan. Kaliangora zerrendako Pilar Garridok, Jesus Ibañezek eta Josune Barrenak esan dute “deigarria” begitandu zaiela hori, eta, horregatik, kanpoko auditoria bat eskatu dute, hor irregulartasunik egon ote den jakiteko.
Era berean, “neutraltasun protokoloa” urratu izana leporatu diote Podemoseko zuzendaritzako zenbait kideri, irabazle atera den zerrendaren alde egin zutelako. “Podemoseko edozein kidek eman dezake gogokoen duen zerrendaren inguruko iritzia”, esan dute, “baina ez prozesuaren neutraltasuna jagon behar dutenek”. Iñigo Errejon, Guillermo Paños eta Sergio Pascual aipatu dituzte beren-beregi.
Kaliangora zerrendakoek argi utzi nahi izan dute hauteskundeen emaitzak jakin aurretik ere eskatu zutela auditoria, eta euren asmoa dela “gardentasuna” areagotzea eta ez prozesuaren inguruko susmo txarrak barreiatzea edo alderdiari kalte egitea.
Ahal Dugu-ko barne hauteskundeak
Kaliangorak kanpoko auditoria bat eskatu du, “susmoak uxatzeko”
“Harrigarri” begitandu zaizkien zenbait kontu topatu dituzte Kaliangora zerrendakoek Ahal Dugu-ren barne hauteskunde prozesuan. Hala ere, nabarmendu dute ez dutela “aldez aurretik” ondoriorik atera nahi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu