Irudia. Iruñea
KALITATEZKO HEZKUNTZA NAHI DUTE
Nafarroako Sortzen Ikasbatuaz taldeak guraso elkarteen parte hartzea ziurtatzeko neurriak eskatu dizkie Nafarroako Gobernuari eta Hezkuntza Kontseiluari. Guraso elkarteen parte hartzea «beharrezkoa» dela uste dute, seme-alabei «kalitatezko hezkuntza integrala» eskaintzeko. Gogoratu dute Hezkuntza Kontseiluari dagozkion lan asko haiek abiatzen dituztela. Hori dela eta, guraso elkarteei murriztutako laguntzak aurreikusi bezala banatzeko eskatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu