Kalitatezko hezkuntza publikoa nahi du Amaiurrek

2011ko azaroaren 10a
00:00
Entzun
Kalitatezko hezkuntza sistema publikoaren alde egin du Amaiurrek Nafarroan, «UPN-PPk PSNren laguntzarekin ezarri nahi duten eredu erabat atzerakoiaren aurka». Hala esan zuen atzo Sabino Cuadra zerrendaburuak, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailaren egoitzaren aurrean egindako agerraldian. Herritarren oinarrizko eskubideak ez errespetatzea, curriculum foral-espainiarra inposatzea eta irakaskuntza pribatua sustatzea egotzi die hiru alderdi horiei. Euskararen ofizialtasuna eragozten dutenez hizkuntza horretan ikastea galarazten dutela salatu du, besteak beste. Gainera «inoizko grebarik handiena» ikusi arren, jaramonik ez egitea egotzi die alderdi horiei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.