Kalparsoro: "Del Rio ez da terrorista, gizartearekin konplitu duelako"

EAEko fiskal nagusiaren ustez, "halako pedagogia juridiko bat falta da", 'Parot doktrina'-z hitz egiterakoan.

2013ko urriaren 24a
08:14
Entzun

Juan Kalparsorok "uko egiten" dio Ines del Riori "terrorista edo hiltzaile" deitzeari, "26 urteko kondena bete duelako", eta beraz, gizarteari ez dio ezer zor. "Biktimen mina errespetatu" behar dela uste duen arren, ez zaio egokia iruditzen Parot doktrina-z Estrasburgok eman duen erabakiaren inguruan erabiltzen den hizkuntz juridikoa. Ines del Rio  "terrorista izan da, dudarik gabe, baina dagoeneko ez da".

Kalparsororen arabera, Espainian eta beste hainbat herritan betetzen dena baino zigor zorrotzagoa izan du, gainera, Del Riok: "Ulertu ahal izango da leporatu zaizkion hilketak izugarriak direla, hori ez du inork zalantzan jartzen, baina onartu behar da gainerako zigortuek baino betetze zorrotzagoa izan duela, eta Espainian eta hainbat herritan aplikatzen dena baino denbora gehiagoan".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.