'cabacas auzia'

Kalparsorok ez du baztertu 'Cabacas auzian' inputazio gehiago egotea

Ikerketa "mantso" doan arren, bete beharreko epeak betetzen ari direla ziurtatu du EAEko fiskalburuak.

Iñigo Cabacasen omenezko kalejira, Bilbon, apirilean. LUIS JAUREGIALTZO, ARP
2014ko urriaren 6a
10:52
Entzun

Juan Kalparsoro EAEko Auzitegi Nagusiko fiskalburuak adierazi duenez, oraindik ez dakite nor izan zen "Iñigo Cabacasen heriotza eragin zuen pilotakada jaurti zuen ertzaina", baina uste du "Ertzaintzaren hierarkian" ardurak egon daitezkeela, baita "pilota botatzeko erabakia hartu zen unean zeuden agintariengan" ere.

Efe berri agentziari emandako elkarrizketan esan du "argi" dagoela Cabacasen heriotza "bidegabea" izan zela, eta ondorioak izan behar dituela arlo ekonomikoan nahiz politikoan. Bost dira oraingoz Cabacas gaztearen heriotzan ustez parte hartu zuten ertzainak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.