"Judizializatu egingo dira nire diligentziak eta Ertzaintzak dagokien auzitegietan aurkez ditzakeenak, eta norbait inputatuko da". Hala adierazi du EAEko fiskal nagusi Juan Kalparsorok. Azaldu duenez, Ertzaintzak Jone Amezaga indarrez atxilotu eta kartzelatu ondoren hainbat erabiltzailek sare sozialetan zabaldutako mezuak dira auzitara jotzearen arrazoia.
Fiskal nagusiak jakinarazi du bi lagun salatu dituztela jada ertzainen sindikatuek, eta ikerketa txostenak egiten ari direla.