EUSKAL HERRIA

Kalparsorok "oso zail" ikusten du Cabacasen auzian ertzain bat akusatzea

Bihar eta etzi deklaratuko dute epailearen aurrean auzian inputatuta dauden lau poliziek.

Espainiako Poliziaren ikerketa, iazko ekainean. MONIKA DEL VALLE, ARP
2014ko urtarrilaren 29a
16:28
Entzun

Juan Kalparsoro Euskal Autonomia Erkidegoko fiskal nagusiaren arabera, froga perizialek ez dute azaleratu zein eskopetatik egin zioten tiro Iñigo Cabacas Athleticeko jarraitzaileari, eta, beraz, "oso zaila" izango da ertzain zehatz bat salatzea Cabacas hil izanaz.

Lau ertzain inputatu zituen epaileak Cabacasen auziaren harira, eta bihar eta etzi deklaratuko dute. Efe agentziari eginiko adierazpenetan, Kalparsorok azaldu du "pertsonalki" auziaren jarraipena egin duela, gertatutakoaren "larritasuna" eta hura argitzeko "aldarri soziala" direla eta.

Gogoan izan du bi urte beteko direla apirilean Ertzaintzaren pilotakada batek jota hil zela Cabacas, eta ikerketari "bultzada" eman behar zaiola uste du. "Ikertzen jarraitu beharra dago, deliturik egin ote zen zehazteko", gaineratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.