Getxoko Fadura kiroldegiko aldageletan topatu zituzten kamerak bertako mantenu lanetako teknikariek, asteartean. Getxo Kirolak udaleko kirol zerbitzuak Udaltzaingoari eman zion kameren berri, eta ikerketa abiatu du.
Kendu egin dituzte kamerak, eta gainerako instalazioetan besterik baden aztertu dute. Gainera, halakorik berriro gerta ez dadin bermatzeko, udalak erabaki du aldiro ikuskatzea instalazioak. Udalak azaldu du "amaieraraino" eramango dela Udaltzaingoaren ikerketa.