Mungian (Bizkaia) makina hondeatzaileen enpresa bateko kamioi bat kiskali da gaur goizean eta, sutearen ondorioz, ondoan aparkatuta zeuden auto batzuk ere erre egin dira.
Trobika auzoan izan da sutea, goizeko zazpietan, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Gertaera zer eragin duen ikertzen ari da Ertzaintza.
Suhiltzaileek zortzietarako kontrolatua zeukaten sutea.
Sutea
Kamioi bat eta auto batzuk erre dira Mungian
Makina hondeatzaileen enpresa bateko kamioia erre da lehendabizi. Ertzaintza gertaera ikertzen ari da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu