Errepideak

Kamioi bat Irungo Mendeluko zubitik amiltzeko zorian izan da

N-1ean gertatu da ezbeharra, baina ez da inor zauritu. Auto ilara luzeak eragin ditu, ordea.

2010eko apirilaren 12a
23:11
Entzun
Goizeko zazpi eta erdiak inguruan trailer bat bidetik atera da N-1 errepidean, Irungo (Gipuzkoa) Mendeluko zubiaren parean, eta, hain zuzen ere, zubitik behera amiltzeko zorian izan da. Gainera, GI-2134 errepidea igarotzen da zubi horren azpitik, eta, ondorioz, ezbehar handia gertatzeko arriskua izan da.

Istripuan ez da inor zauritu, baina kamioia zintzilik zegoenez, bide bana itxi behar izan dute noranzko bidetan ibilgailua arriskutik kentzeko, eta, ondoriz, auto ilara luzeak sortu dira bi aldeetara. Bederatziak inguruan zabaldu dituzte bi bideak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.