Eusko Treneko tren batek eta kamioi batek istripua izan dute 08:45 inguruan Muxikan (Bizkaia), trenbide gaineko pasabide batean, Zugaztieta geltokitik 200 metrora. Hain zuzen ere, argitzeke dauden arrazoiak tarteko Bermeorako (Bizkaia) noranzkoan zihoan trenak kamioia jo du pasabidean zegoela, eta, ondoren, bidetik atera da trenaren burua. Eusko Trenen arabera, seinaleak-eta ondo adierazita daude.
Makinista trenean harrapatuta geratu da, zangoetatik, eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Galdakaoko ospitalera eraman dute, baina zauri arinak ditu. Istripua handia izan bada ere, beste inor ez da zauritu, ez treneko bidaiaririk, ez kamioiaren gidaria.
Treneko bidaiariak beste tren batera eraman dituzte. Horretaz gain, Eusko Trenek Gernika eta Bermeo arteko bidea egiteko autobusa jarri du.
Istripua
Kamioi bat jo ondoren tren bat bidetik atera da Muxikan
Zangoetatik harrapatuta geratu da makinista, eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Zauri arinak ditu. Beste inor ez da zauritu, ez treneko bidaiariak, ez kamioi gidaria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu