lan istripua
Kamioi gidari bat hil da Bidasoa ibaira erorita
Iruñea eta Behobia arteko N-121-A errepidean, Igantzi (Nafarroa) parean kamioi bat Bidasoa ibaira erori zen atzo 22:25ak aldean. Kamioi gidari zaragozarra (Espainia) hil egin zen. Suhiltzaileek atera zuten F.J.R.O. 39 urteko gidariaren gorpua. Errepidea itxita eduki dute gau osoan.
Nafarroako Gobernuko iturriek jakinarazi dutenez, kamioi bidearen eskuinaldetik atera zen, ezponda bat jo, eta ezkerraldetik ibairaino joan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu