Gaur eguerdiko hamabietan kamioi batek istripua izan du Gi-632 errepidean (Zumarraga-Beasain autobidea) Gabiria parean (Gipuzkoa), eta gidaria hil egin da, 49 urteko gizonezkoa, =lGoierriko Hitza==http://www.goierrikohitza.info/albisteak/5191/Kamioi_gidari_bat_hil_da_Gi-632_errepidean_Gabiria_parean_izandako_istripu_batean.htm=-k dioenez. Zumarragatik Beasainerantz zihoan kamioia; irauli eta zeharkatuta geratu da trailerra.
Bi norazkoetako trafikoa etenda dago (18:30eko informazioan). Gi-2632 errepidetik ari da Ertzaintza zirkulazioa desbideratzen.
Scania markako kamioiak Santa Lutzi parean izan du istripua, Ezkio-Itsasoko Santa Lutzia-Anduaga auzoaren ondoan, Gabiria eta bi herrien arteko mugan. Kontrola galdu du, oraindik argitu ez dien arrazoiengatik, eta errepidean zabaletara geratu da, eskuineko alboaren gainean, iraulita. Kolpearen ondorioz gidaria bertan hil da, eta Donostiako Institutu Anatomiko Forentsera eraman dute gorpua.
Burdinezko ziriak zeramatzan kamioiak, eta zama galdu egin du itzuli denean.
Istripua
Kamioi gidari bat hil da, Gabiria parean izandako istripuan
Haren trailerra irauli egin da, Gi-632 errepidean, eta zirkulazioa moztuta dago bi aldeetara. 49 urteko gizonezkoa da hildakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu