Kamioi gidari bat hil da gaur Zabaltzan (Nafarroa), bere ibilgailuak su hartzean, irauli eta gero. Errepidetik irten du kamioiak eta, sua sortzean, gidariak ezin izan du barrutik irten. Sutea ondoko zuhaitz batzuetara hedatu da. Eguerdiko hamabiak aldera izan da ezbeharra, NA-2103an.
48 urte zeuzkan hildakoak -gizonezkoa, A.F.P.- eta Beriango (Nafarroa) bizilaguna zen.
Roberto Zamora S.L. Ukar-eko (Nafarroa) enpresan egiten zuen lana.
LAB sindikatuaren arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuetan hil den 71. behargina da gaurkoa.
Gizartea
Kamioi gidari bat hil da Zabaltzan
Ibilgailuak su hartu du, irauli eta gero, eta gizonezkoak ezin izan du barrutik irten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu