Joan den ostegunean ertzain bat atxilotu zuten, A-15 errepidean, Leitza inguruan, kamioi gidari bat tiroka hiltzea leporatuta. Nafarroako Auzitegian larunbatean deklaratu zuen eta epaileak behin-behinean espetxean sartzea ebatzi zuen.
Iruñean bizi da atxiloturiko ertzain hori, eta Tolosara (Gipuzkoa) lanera zihoan ostegunean, A-15 errepidean. 13:20 aldean, antza zirkulazio eztabaida baten eraginez, kamioi gidari bati tiro egin zion burura.
Kamioi gidariak 39 urte zituen, eta Granadakoa zen. Hain justu larunbatean izan ziren haren aldeko hileta elizkizunak, sortzea zuen herrian, Motrilen.