Istripua ostegunean 16:30ean izan da; hiru auto eta kamioi bat egon dira tartean. Kamioia irauli egin da, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez. BERRIAk baieztatu du kamioi gidaria dela hildakoa. 40 urte zituen, eta Berriozarren bizi zen.
Istripuaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Nafarroako Gobernuak gauerdian jakinarazi duenez, Gasteizerako norabidean zihoan kamioia, beste norabidean zihoan kamioi txikiago batek eta horrek aurrez aurre jo dutenean. Kolpearen ondorioz hildakoa gidatzen ari zen kamioia irauli da. Istripuan beste hiru auto nahastu dira.
Larrialdi zerbitzuak joan direnerako Berriozarko bizilaguna hilda zegoen. Ospitalera beste bi lagun eraman dituzte: beste kamioiaren gidaria eta autoetako gidarietako bat.