EkoNOMIA

Kamioilari bat hil da Muxikan

Kamioitik erori zen atzo, baina oraindik ez dakite lan ezbeharragatik zendu zen edo berezko heriotzagatik. 39 urteko gizonezkoa da hildakoa, Sopuertakoa.

www.busturialdekohitza.info
2009ko maiatzaren 12a
14:19
Entzun
Atzo arratsaldean kamiolari bat hil zen Muxikan (Bizkaia), Kurtzero auzoan. Ezbeharra Inama S.A aglomeratuen fabrikan gertatu zen eta, Osalanek argitu bezala, "oraindik ez da zehaztu heriotzaren zergatia". Prentsa zerbitzutik jakinarazi dutenez, "ez dakigu lan istripua izan den edo berezko heriotza". Sopuertako (Bizkaia) bizilaguna zen hildakoa, 39 urteko gizonezkoa.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, ezbeharra 16:30ak baino minutu batzuk lehenago gertatu zen. Antza denez, gizonezkoa kamioi gainetik erori zen. Osalanek azaldu duenez, "forentseak heriotzaren zergatia zehaztu arte itxaron beharko da ezbeharraren nondik norakoak jakiteko".

Hildakoa egur enborrak eramatera joan zen Inamara. Karga pisatuta, kamioilaria enborrak deskargatzera joan zen. Osalanek adierazi bezala, "ondoren hutsune bat dago eta inork ez daki zer gertatu zen. Beste kamioilari batek zerbait arraroa ikusi zuen eta bertara gerturatzean gizon bat ikusi zuen lurrean, kamioiaren kabinaren eta erremolkearen artean".

"Prekarietatea"

Itoitz Furundarena ELAko Lan Osasun arloko arduradunak azaldu duenez, "oraindik ezer gutxi" dakite, "prentsan azaldu dena baino ez. Dirudienez, kamiotik erori zen, baina zehatz esan daitekeen gauza bakarra langilea autonomoa zela da".

"Lan istripua izan bada", Euskal Herrian aurten hil den 27. langilea izango dela dio ELAk. Euskal langileek bizi duten "prekarietatea" salatu nahi izan du Furundarenak. Administrazioa eta patronala errudun direla dio eta "egungo egoera hobetzeko borondaterik ez badago" lan istripuen aurka agertuko direla aipatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.