Errepideak

Kamioilari frantziar bat hil da Cadreitan

Kamioilari frantziar bat hilda aurkitu dute gaur goizean, N-121 errepidean, Cadreita (Nafarroa) parean. Ibilgailu barruan zegoen hilotz 58 urteko J.R.D. gizonezkoa, eta Foruzaingoak agertu duenez, gaur goiza arte topatu ez badute ere, atzo gauean zendu zen, istripua izanda.

2005eko abuztuaren 6a
16:43
Entzun
Iturri horien arabera, atzo 23:40 aldera bidetik atera eta irauli egin zen Ampovilleko (Frantzia) J.R.D.k gidatzen zuen kamioia. Gizonezkoa istripuan hil zen. Ezbeharraz ez zen inor ohartu, eta gaur goizeko zazpi eta erdiak arte ez dute aurkitu.

Suhiltzaileen laguntza behar izan dute hilotza kamioitik ateratzeko. Iruñera, Auzi Medikuntzako Institutura eraman dute gorpua, eta Frantziaren Bilboko kontsuletxearekin jarri dira harremanetan sorterrira eramateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.