berria taldea

Kanal berria BERRIA.INFOn: euskarari buruzkoa

Albisteak, agiriak edota ekitaldiak jasoko ditu, baina, batez ere, eztabaidarako gunea izango da; adituek eta irakurleek edukiko dute idazteko aukera. Kolaboratzaile sare zabal batek idatziko du.

2012ko abenduaren 2a
08:33
Entzun

Astelehen honetatik aurrera kanal berri bat dago BERRIA.INFOn: euskarari buruzkoa. Euskararen egoera, hizkuntz politikak, gizarte mugimendua... Euskararen normalizazioari buruzko edozein gaik izango du lekua bertan.

BERRIAk kudeatuko du kanala eta, besteak beste, arlo hauek jasoko ditu:

- Euskararen inguruan BERRIAn argitaratutako albiste, elkarrizketa, iritzi... guztiak.

- Hizkuntz eskubideez salaketak egiteko txoko bat egongo da.

- Euskarari buruzko agiriak, agenda eta webguneak.

Eztabaidarako kanala

BERRIAk, batez ere, eztabaidarako kanala izatea nahi du. Horregatik, kolaboratzaile sare zabal bati bertan idazteko gonbitea egin dio. Oraingoz, hauek dira baiezkoa eman dutenak: Paul Bilbao, Mertxe Mujika, Olatz Osa, Xabier Mendiguren Bereziartu, Mikel Irizar, Karmele Aierbe, Oskar Elizburu, Mikel Arrizabalaga, Joxemari Sors, Lurdes Auzmendi, Zigor Etxeburua, Josu Aztiria, Belen Uranga, Lore Erriondo, Igone Lamarain, Bego Bitorika, Rober Gutierrez, Garbiñe Petriati eta Andres Urrutia.

Irakurleek ere izango dute aukera iritzia emateko, berriketan.info sare sozialean sortuko den taldean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.