Preso donostiarra 2003an atxilotu zuen Frantziako Poliziak, eta hamar urteko espetxe zigorra ezarri zioten ETAko kide izatea leporatuta. 2011ko urrian Espainiaratau zuen Frantziak, Espainiak ETAren Donostia taldearekin kolaboratzea leporatuta beste bost urtez espetxeratu nahi zuelako.
Kalean da Kandido Sagarzazu euskal preso politikoa 12 urte eta gero! Murtzia II kartzelatik atera da #DispertsioaSTOPpic.twitter.com/5EdwTk0j4R
— Etxerat_Elkartea (@EtxeratElkartea) May 29, 2015
Frantziako espetxealdia amaitu gabe zuela, Espainiara eraman zuten epaitzeko, eta bost urteko zigorra ezarri zioten. Hamabi urteko espetxealdiaren ostean, gaur atera da Murtziako espetxetik, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez.