EAE-ko hauteskundeak

Kanpaina egingo dutela eta eserlekuak beteko dituztela iragarri dute Aukera Guztiak elkarteko kideek

Aukera Guztiak hautesle elkarteko Marije Rodriguez de Lerak iragarri du hauteskundeetara aurkeztea galarazten ez badiete kanpaina egingo dutela, eta lortutako eserlekuak bete egingo dituztela. "Gure konpromisoetako bat da giza eskubideen, eta eskubide zibil eta politikoen defentsan Eusko Legebiltzarkidean aurrera eramaten diren ekimen guztiak babestea".

2005eko martxoaren 22a
16:50
Entzun
"Orain arteko agerraldietan azaldu ditugun konpromisoekin egingo dugu kanpaina" esan du Rodriguez de Lerak. Hala ere, beste alderdiek baino kanpaina txikiagoa egingo dutela dio, ez baitituzte alderdien dituzte baliabideak.

Hauteskundeetan parte hartzea ez badiete galarazten, lortutako eserlekuak bete egingo dituztela azaldu du, nahiz eta ez dakien "noiz eta nola".

Bestalde, beraiek hauteskundeetan egoteko sinadura eman duten guztiak ikertzea "harrigarria" dela esan du Rodriguez de Lerak: "Herri hau txikia da, eta erraza da Batasuna, EAJ, PP edo PSOE alderdiekin harremana duten lagunak izatea".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.