30.196 euro. Horixe izan da biharko hauteskundeetarako kanpina egiteko Equok gastatu duena. Gainera, kanpaina guztia irizpide etiko, ekologiko eta sozialak jarraituz egin dutela nabarmendu du Aitor Urresti lehendakarigaiak. Interneteko Equoren atarian jarri dituzte ikusgai gastu guztiak, eta gauza bera egiteko deia egin diete gainerako alderdiei.
Gainera, azaldu dute diru kopuru hori Equoko kideen kuotek eta «hainbat pertsonaren diru-laguntzek» osatu dutela, eta ez dutela inongo mailegurik eskatu. Komunikabideetan presentzia «eskasa» izan dutela-eta, etxeetara propaganda bidaltzeko baliatu dute aurrekontuaren zati handiena. Dena den, etxe bakoitzera boto paper bakarra bidali dutela argitu dute, propaganda bezala, birziklatutako paperez egina.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Alderdien kanpaina
Kanpainako gastuak eman ditu argitara Equok: 30.000 euro inguru
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu