Kontseilu Nagusi berritua heldu den ostegunean bilduko da, Pauen. Departamenduko lehendakaria izendatuko dute. Gehiengoa UDF eta UMPren aldekoa denez, lehendakari Jean-Jacques Lasserrek jarraituko duela pentsa daiteke. Egun osoko batzar horretan, Kontseilu Nagusiko lehendakariordeak eta batzorde iraunkorreko kideak ere izendatuko dituzte. Apirilaren 8an, berriz, batzordeetako kideak eta lehendakariak hautatuko dituzte. Lehen batzarrak, ohi bezala, interes berezia piztuko du, eta are gehiago aurten. PSk egin duen jauziak pixka bat aldatu ditudepartamenduko biltzarreko orekak, oposizioa indartu delako.
KANTONAMENDU HAUTESKUNDEAK. Kontseilu Nagusi berrituaren lehen bilera, ostegunean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu